|
Osasun eta Gizarte Ongintzarako Patronatua herri osoari zuzendua dagoen udal zerbitzua da, eta bereziki, beharrak nahiz beren bizitza proiektuaren garapen autonomorako zailtasunak dituzten pertsona, familia eta taldeei zuzendutakoa. |
Kontaktua |
|
Sail honetatik kudeatzen dira udalak herriko hezkuntza eskaintza hobetzera bideratutako ekintzak. Honek ohiko hezkuntza barnebiltzen du, baina horretaz gain, prestakuntza eta enplegu bulegoa. |
Kontaktua |
|
Sail hau herritarrek eta herriko enpresa zein taldeek ordaindu beharreko tasak, zergak etab. biltzeaz arduratzen da. Horien kudeaketa eta jarraipena egiten du. |
Kontaktua |
|
Hirigintza-sailaren lan-lerroak honakoak dira: Hirigintza planeamendua, kudeaketa eta diziplina. Obra lizentziak. Jarduera lizentziak eta irekitzeko lizentziak. Zirkulazioaren antolakuntza. Ingurumenaren babesa. Garapen eramangarria. Etxebizitza publikoaren eta babestuaren sustapena. Herri-lanak: eraikuntza lan berriak eta lehendik daudenak handitzea. |
Kontaktua |
|
Hernani ingurumen aldetik udalerri iraunkorra izateaz arduratzen da udaleko sail hau. Horretarako behar adina programa eta ekintza planifikatu, kudeatu eta garatzeaz arduratzen dira alor honetako langileak. |
Kontaktua |
|
Atez ateko hondakinen gaikako bilketa sistema sail honetatik kudeatzen da. Hemen planifikatzen dira, besteak beste, ezar daitezkeen hobekuntzak. Udaletxeko 2. solairuan dago bilketa zerbitzuaren informazio-bulegoa. |
Kontaktua |
|
|
Kontaktua |
|
Kirol sailaren xede nagusia hernaniar orori kirola praktikan jartzeko aukera ematea da. Horretarako, kirola garatu nahi du, kirol hitzaren esanahi zabalenarekin. |
Kontaktua |
|
Udaleko Kultura sailaren egiteko nagusiena herriko kultura garatzeko oinarriak finkatu eta kultura eskaintza sortzea da. Sail honen ardurapean daude, besteak beste, musika eskola, kultur etxea, KZgunea eta gaztetxokoa. Udaleko kultura sailaren egoitza nagusia Biteri Kultur Etxean dago. |
Kontaktua |
|
Udaleko artxiboan daude udaleko dokumentazio eta argazki fondoak. Herritarrak horiek kontsultatzeko aukera dauka udaletxera etorrita. Dokumentazio zaharrena XIV-XV mendekoa den arren, zatirik handiena XIX eta XX mendeetakoa da. |
Kontaktua |
| Udalerria turistikoki sustatzeko zerbitzua. Bestak beste, bertakoei eta bisitariei informazio turistikoa eskeiniko dien zerbitzua. |
Kontaktua Tfn.: 943 33 70 28 |
|
Nazioarteko lankidetzan oinarritzen du sail honek bere egitekoa. Pobrezia edota gatazka egoeretan bizi den nazioarteko herrialde desberdinetako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako bi lan ildo nagusi jarraitzen dira. Batetik, baliabide urritasuna bizi duten beste herrialdeetako komunitateetan gauzatzeko lankidetza programak babesten dira. Bestetik, Hernaniko herritarrak, errealitate desberdinetara inguratu asmoz, sentsibilizazio edo kontzientziazio ekintzak antolatzen dira; hala nola, hitzaldiak, antzerkiak, erakusketa edo bideo proiekzioak. |
Kontaktua |
|
Hernanin bizi den orok, edonon jaioa dela ere, eskubide berberak izan ditzaten lan egiten du. Besteak beste, elkarrekiko errespetua eta kultura arteko ulermenena helburu duten ekimenak bultzatuz. |
Kontaktua |
| Berdintasun Arloaren helburua emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortzea da, norabide horretan urratsak ematea. Asmo horrekin hainbat egitasmo eta jarduera jarri dira martxan azken urtetan. | Kontaktua Tfn.: 943 33 70 17 |
Hemen udalak eskaintzen dituen edo herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen gainerako zerbitzuei buruzko informazioa aurkituko duzu.
Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago