Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Zerbitzuak Hezkuntza & enplegua Langabetuei zuzendutako prestakuntza 2013

Langabetuei zuzendutako prestakuntza 2013

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

SUKALDARITZA ETA GOZOGINTZA IKASTAROA

Hernanin errolda duten adin nagusiko langabetuei zuzendutako doako prestakuntza jarduera.

Prestakuntza jardueren bidez langileei lanbide desberdinak gaitzen eta lan munduan txertatzeko prestakuntza eskainiko zaie.

Prestakuntza jardueretan parte hartzen dutenak nahita nahiez etengabe bertaratu beharko dira, etekinarekin jarraitu beharko dituzte, higiene eta osasuneko nahitaezko arauak behatu behar dituzte, baita Prestakuntza Entitateko gainontzeko partaideekin, langileekin, instalazioekin eta horniketekin jarrera zuzena eta egokia izatea ere.

IKASTAROAREN HELBURU OROKORRA

Gozogintza eta sukaldaritza lanetan aritzea indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa aplikatuz eta merkataritza eta enpresa kudeaketa egokiak eginez.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK

Hasiera data: 2013-01-21
Amaiera data: 2013-06-21
Ordutegia: 9:00etatik- 14:00etara
Lekua: Latsunbe auzoa, 44 (Transpacar zena).Hernani
Ikasle kopurua: 15

IZEN-EMATEKO:

Baldintzak:

- Langabezian egotea

- Hernanin erroldatua egotea

- 18 urte edo gehiago izatea

Lekua: Enplegu Saila eta Garapen Lokala. Karobieta 63, (anbulatorio zaharra) Hernani

Tfnoa.: 943 33 50 21

Data: 2012ko abenduaren 19tik 2013ko urtarrilaren 11ra

Ordua: 9:00etatik 14:00etara

OHARRA

Ikastaroa bukatzerakoan ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Hernaniko sektoreko enpresetan, 2 hilabetekoak, uztailean eta abuztuan.

 

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
2013.05.22
Zinema: La gran boda

Maiatzak 24, ostirala: 22:30 Maiatzak 25, larunbata: 19:30 eta 22:30 Maiatzak 26, igande... Informazio gehiago