Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Zerbitzuak Artxiboa Hernaniko Udal Artxiboa

Hernaniko Udal Artxiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udal funtsa

Identifikazioa

Izenburua: Hernaniko udal funtsa
Datak: 1427-...
Bolumena: +- 700 ml.

Testuingurua

Ekoizlearen izena: Hernaniko Udala

Erakundeen historia. Dokumentuetan egiaztatzerik ez badugu ere, Hernaniko hiribildua XIII. mendearen erdialdera fundatu zen. Baina, inguruko monumentu megalitikoek eta beste hainbat aztarnek erakusten duten bezala, bere agerrera historikoa lehenagotik dator.

Herriak bere historian izan dituen gorabeheren (Erdi Arotik hasi eta 1936ko Gerraraino; horietako asko gerrarekin lotuak) ondorioz, dokumentazio "historiko" ugari galdu izan da.

XIX. mendearen amaieratik eta XX. mendean zehar Hernanik izan duen hazkundea eta garapenaren ondorioz, dokumentazioa ugaritzen da.

Artxiboaren historia. Historikoki Udalaren dokumentazio-funtsak udaletxearen eraikinean zaindu izan dira. Hala ere, 1986. urtean, fondo "historikoa" (1945. urte bitarteko dokumentazioa, Fausto Arocenak 1940. urte aldera antolatua) Biteri Kultur Etxera eraman zuten. 2000. urtean, Udaletxean horretarako prestatutako biltegietara ekarri zuten atzera; eta horrela, udal dokumentazio guztia Udal Artxiboko Zerbitzuaren arduradunen zaintzapean eta erantzukizunpean geratu zen.


 

Administrazio-datuak

Gudarien plaza, 1 (Udaletxea)
20120 HERNANI
Tlfnoa: 943337030
e-posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Fax: 943551141

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara. Ez da beharrezkoa aurretik ordu eskatzea (hala ere zer agiri edo zer informazio kontsultatu nahi denaren berri jakinaraztea gomeni da).

 

Udal Artxiboaren araudia

   


Edukia

Edukia. Dokumentazioa Erdi aroaz geroztik (XIV-XV. mendez geroztik) gordetzen bada ere, XIX. mende amaieran eta XX.ean osatzen joan zen, gaur egun arteko jarraikortasuna emanez.

Onarpen-modua. Erakundean sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez. Urtean gehitzen den dokumentazio-kopurua aldakorra da, udal departamentu desberdinetatik egiten diren transferentzien erritmoaren arabera.

Antolaketa:
1945. urte arteko agiriak Serapio Mujikaren sailkapen-koadroaren arabera antolatuta daude. Ondorengo agiriak, berriz, Euskal Herriko Udal Artxiboetarako egindako Udal Funtsen Sailkapen-taularen arabera (koadro hau Udalaren premietara egokituta dago).


Artxibora sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Sartzeko baldintzak: Izaera publikokoa izanez, sarrera librea da.

Erreprodukziorako baldintzak. Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legean eta indarrean dagoen gainerako legerian aurreikusitako murrizpenekin.

Dokumentuen hizkuntza / idazkera. Gaztelania edo/eta euskara.

Deskribapen-tresnak. Dokumentazio historikoari dagokionez "Indice de documentos del Archivo Municipal de la Villa de Hernani" (Fausto Arocena; Donostia, 1976) argitalpena.

Dokumentazio guztia ("historikoa" eta 1945. urtetik ondorengoa, 1427-...) artxibo osorako programa informatikoen bitartez kudeatzen da, etengabe eguneratzen ari den inbentario informatizatu baten bidez.


Loturiko dokumentazioa

Dokumentazio osagarria beste Artxibo Zerbitzu batzuetan (IRARGI Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa, Gipuzkoako Artxibo Nagusia,...).

Kaparetasunen fondoa Gipuzkoako Artxibo Nagusian dago gordailuan.


Oharrak

Lasarte-Oriako egungo udalerriari dagokion dokumentazioa (1986 arte).

Udalaren argazki-fondoa. Funts irekia da eta 5.000 argazki (920 digitalizatuta) inguruz osaturik dago.

 

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
2012.05.17
Zinema: Gartxot

Maiatzak 18, ostirala: 22:30 Maiatzak 19, larunbata: 19:30, 22:30 Maiatzak 20, igandea: ... Informazio gehiago