Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Zerbitzuak

Zerbitzuak

  • Ongintza

    Osasun eta Gizarte Ongintzarako Patronatua herri osoari zuzendua dagoen udal zerbitzua da, eta bereziki, beharrak nahiz beren bizitza proiektuaren garapen autonomorako zailtasunak dituzten pertsona, familia eta taldeei zuzendutakoa.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 55 78 54

  • Hezkuntza eta enplegua

    Sail honetatik kudeatzen dira udalak herriko hezkuntza eskaintza hobetzera bideratutako ekintzak. Honek ohiko hezkuntza barnebiltzen du, baina horretaz gain, prestakuntza eta enplegu bulegoa.

     

    Kontaktua
    Hezkuntza:
    943 33 70 41
    Enplegua:
    943 33 50 21
    943 33 68 02

  • Ogasuna

    Sail hau herritarrek eta herriko enpresa zein taldeek ordaindu beharreko tasak, zergak etab. biltzeaz arduratzen da. Horien kudeaketa eta jarraipena egiten du.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 46

  • Hirigintza

    Hirigintza-sailaren lan-lerroak honakoak dira: Hirigintza planeamendua, kudeaketa eta diziplina. Obra lizentziak. Jarduera lizentziak eta irekitzeko lizentziak. Zirkulazioaren antolakuntza. Ingurumenaren babesa. Garapen eramangarria. Etxebizitza publikoaren eta babestuaren sustapena. Herri-lanak: eraikuntza lan berriak eta lehendik daudenak handitzea.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 38

  • Ingurumena

    Hernani ingurumen aldetik udalerri iraunkorra izateaz arduratzen da udaleko sail hau. Horretarako behar adina programa eta ekintza planifikatu, kudeatu eta garatzeaz arduratzen dira alor honetako langileak.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 39

  • Atez ate

    Atez ateko hondakinen gaikako bilketa sistema sail honetatik kudeatzen da. Hemen planifikatzen dira, besteak beste, ezar daitezkeen hobekuntzak. Udaletxeko 2. solairuan dago bilketa zerbitzuaren informazio-bulegoa.

     

    Kontaktua
    Tel.: 900 840 090

  • Euskara

    buruntzaldea_logoa Euskara zerbitzuaren helburua da euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea, Udalean eta herrian. Horretarako, informazioa, zerbitzuak, dirulaguntzak eta beste hainbat egitasmo eskaintzen ditu herritarrentzako.

    http://euskara.buruntzaldea.org/

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 29

  • Kirola

    Kirol sailaren xede nagusia hernaniar orori kirola praktikan jartzeko aukera ematea da. Horretarako, kirola garatu nahi du, kirol hitzaren esanahi zabalenarekin.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 55 21 85

  • Kultura

    Udaleko Kultura sailaren egiteko nagusiena herriko kultura garatzeko oinarriak finkatu eta kultura eskaintza sortzea da. Sail honen ardurapean daude, besteak beste, musika eskola, kultur etxea, KZgunea eta gaztetxokoa. Udaleko kultura sailaren egoitza nagusia Biteri Kultur Etxean dago.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 55 29 62

  • Artxiboa

    Udaleko artxiboan daude udaleko dokumentazio eta argazki fondoak. Herritarrak horiek kontsultatzeko aukera dauka udaletxera etorrita. Dokumentazio zaharrena XIV-XV mendekoa den arren, zatirik handiena XIX eta XX mendeetakoa da.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 30

  • Turismoa
    Udalerria turistikoki sustatzeko zerbitzua. Bestak beste, bertakoei eta
    bisitariei informazio turistikoa eskeiniko dien zerbitzua.
      Kontaktua
    Tfn.: 943 33 70 28



  • Lankidetza

    Nazioarteko lankidetzan oinarritzen du sail honek bere egitekoa. Pobrezia edota gatazka egoeretan bizi den nazioarteko herrialde desberdinetako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako bi lan ildo nagusi jarraitzen dira. Batetik, baliabide urritasuna bizi duten beste herrialdeetako komunitateetan gauzatzeko lankidetza programak babesten dira. Bestetik, Hernaniko herritarrak, errealitate desberdinetara inguratu asmoz, sentsibilizazio edo kontzientziazio ekintzak antolatzen dira; hala nola, hitzaldiak, antzerkiak, erakusketa edo bideo proiekzioak.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 17

  • Immigrazioa

    Hernanin bizi den orok, edonon jaioa dela ere, eskubide berberak izan ditzaten lan egiten du. Besteak beste, elkarrekiko errespetua eta kultura arteko ulermenena helburu duten ekimenak bultzatuz.

     

    Kontaktua
    Tel.: 943 33 70 17

  • Berdintasuna
    Berdintasun Arloaren helburua emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortzea da, norabide horretan urratsak ematea. Asmo horrekin hainbat egitasmo eta jarduera jarri dira martxan azken urtetan.   Kontaktua
    Tfn.: 943 33 70 17



  • Beste batzuk

    Hemen udalak eskaintzen dituen edo herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen gainerako zerbitzuei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
2013.05.17
ENPLEGU GIDARIA, ZU ZEU

Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago