Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainketa sistema segurua eskaintzen die herritarrei internet bidez
Gipuzkoako Foru Aldundiak, on-line administrazioaren aldeko ekimenen baitan, akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin ordainketa elektronikorako atebide bat ezartzeko. Horri esker, datuak on-line trukatu ahal izango dira entitate finantzarioekin modu seguru eta konfidentzialean.
Horrek ordainketa sistema seguru eta homogeneoa eskainiko die herritarrei, Aldundiaren edozein aplikaziotan tramitea hasi eta herritarrak eroso erabili ohi duen entitate finantzarioaren ingurunean amaitzeko. On-line ordainduko badu, herritarrak banku elektronikoan izena eman behar du edo, bestela, edozein entitate finantzario laguntzaileren ordainketa txartelen bat eduki.
On-line ordaintzeko
On-line ordaintzerakoan, herritarrak ez ditu galduko ordainketaren nondik-norakoak eta, gainera, ordainketa egiteko ez du atera behar Administrazioaren web gunetik. Ondoren, herritarra egiten ari zen tramitazioarekin jarraituko da, egun batean edo gehiagotan zain egon gabe Administrazioak ordainketaren baieztapena jaso arte.
Era berean, azpiegitura bera erabiliz, herritarrek edozein zerga likidazio ordaindu dezakete edo, bestela, etxean jasotako edozein ordainketa-errekerimendu (tasak, prezio publikoak). Horretarako, ordainketa-jakinarazpenan agertzen diren hainbat datu sartu besterik ez dute egin behar ordainketarako atebidearen web gunean (entitate jaulkitzailea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa):



Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. 