Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Produktu turistikoak

Produktu turistikoak

Top esperientzia: Hernani historian zehar

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ERDI AROKO HERNANI EZAGUTZEKO IBILBIDEA

Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi (11:30ean hasiko da).
Nori zuzendua: Taldean datorren edonori (batik bat bisitariei). Taldeak: gutxienez 8 pertsona / gehienez 15
Deskribapena: Garai bateko Hernanitik abiatu eta gaur egungo Hernaniren hainbat zertzelada ezagutzeko aukera paregabea. Sagardoaren kulturan murgildu, eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen den bitartean txotx errituan parte hartzearen esperientzia.   

 

Pakete turistikoa: Hernani, erdi aroa, sagardoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi (11:30ean hasiko da).
Nori zuzendua: Edonori  (batik bat bertako biztanleei)
Gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena (gehienez 20).

 

Bisita gidatua hirigune historikoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Noiz: Txotx denboraldiko igandetan, urtarrilaren 29tik apirilaren 29ra. Goizetan.
Iraupena: 50 minutu inguru (eguerdiko 12:00etan hasiko da).
Nori zuzendua: Edonori  (batik bat bertako biztanleei).
Deskribapena: Gida Biteriko turismo informazio gunetik irtengo da bertaratzen diren pertsonekin. Hirigune historikoan zehar oinezko ibilbidea egingo dute gidak ikusten dutenaren inguruko azalpenak ematen dituen bitartean.
Hernaniko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua dago.
Prezioa: Doan.
 

Ibilbidea tren berdean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Arratsaldetan.
Iraupena: 20 minutu inguru (16:45etan euskaraz, 17:15etan gaztelaniaz eta 17:45etan euskaraz).
Nori zuzendua: Edonori (batik bat umeei).
Deskribapena: Tren berdea hartu eta herrian zehar paseo polit bat emango da Hernaniko hainbat pasartetan oinarrituz grabatutako ipuin bat entzunaz.
Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte:  1 €/ 16tik gora:  2 €
Tikea: Trena hartu aurretik erosi Biterin  ipiniko den turismo informazio gunean (16:30etatik aurrera).