Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Herria Info orokorra

Informazio orokorra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

hernani_airetik

Hernaniko udalerria Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik gertu (10 kilome¬trora); eta Donostiak berak eta Astigarragak, Aranok eta Elduainek, Errenteriak eta Lasarte-Oriak eta Urnietak inguratzen dute. Gutxi gorabehera 42 km koadro ditu, eta 19.349 biztanle ditu (2010eko urtarrilaren 1ean).

Hernanirako errepideak hauek dira: GI-131, GI-3410 eta GI-2132. Autobusez (GARAYAR eta HIJOS de A. AREIZAGA zerbitzuak) eta trenez (RENFE) ere hel daiteke bertara.

Urumea ibaia da herriko ardatz hidrografikoa. Hegotik iparrera zeharkatzen du eta horretara isurtzen dituzte urak inguruko beste errekastoek. Hernaniko eremua menditsua eta malkartsua da, sakonune sublitoral batean kokatua.

Santa Barbara mendiaren magalean dago Hernaniko hirigunea (Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua), eta handik begiratuta Urumea ibarraren alderdi handi bat ikus daiteke. Inguruko mendietan (Oindi, Urdaburu, Igorin, Akola, Montebideo, Santa Barbara, e.a.) historiaurreko arrasto megalitiko ugari dago: Akolako lepoko trikuharriak, lgoringo lepokoak, Oindi-Mandoegiko jentilbaratzak, Muniskuegainekoa, eta beste hainbat. Aztarna historikoak ere aurkituko ditugu (Santa Barbarako gotorlekua).

Hernani ondo komunikatuta dago, Lisboa - Madril - Paris ardatz europarraren ondoan, eta Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotzen duen bidearen alboan (Bilbo - Donostia – Iruñea – Zaragoza - Bartzelona). 100 kilometroren bueltan, berriz, bost aireportu ditu: Loiu (Bilbo), Foronda (Gas¬teiz), Noain (Iruñea), Hondarribia (Donostia) eta Biarritz.

Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean azer¡dantza nabarmentzen da (inauterietan ere egiten da dantza hori). Urtean zehar beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kulturalak ere egiten dira.

 

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak

Udalean hitzorduak

Hitzordurik ez