Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Herria Ibilbideak

Ibilbideak

Natura eta ibilbideak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hernani kokatua dagoen lurraldea malkartsua eta menditsua da. Urumea ibaiak zeharkatzen duen udalerriaren inguruetan garaiera ertaineko mendiak daude, hondar megalitikoz eta historikoz josiak, bai eta naturgune oparoz jantziak ere.

Paraje ederrez gozatzeko eta Hernani ezagutzeko aukera emateko, Hernaniko Udalak zailtasun eta neurri desberdinetako hamahiru ibilbide diseinatu eta seinaleztatzen ari da. Horiei jarraitzea aukera aparta izan daiteke naturarekin eta historiarekin bat eginik gozatzeko. Ildo horretatik, aipatzekoa da herriak aisialdirako hainbat gune ere badituela, hala nola Latxe, Ugaldetxo, Akola, Aparrain eta abar.

Sarrera

Hernaniko udalerriak, urteetan zehar aldaketa handiak izan baditu ere, bere hartan gordetzen ditu interes historiko nabarmena duten ondare higiezineko hainbat eta hainbat elementu; horietako batzuen jatorria historiaurrean kokatzen da, beste batzuena, ordea, egungo egunetan.

  Urumea bailara

Zinko-Enean hasiko dugu gure ibilalditxoa, eta Karabelgo zubia Astigarraga alderantz gurutzatu ondoren, eskuinetara aurkituko dugun lehen bidetik abiatuko gara. Horrela, Karabelgo zubia eskuinetara utzi ondoren, Urumea bailaran sartuko gara Hernani eta Nafarroa lotzen dituen GI-3410 errepidetik barrena.

Santa Barbara

Herrigunetik gertu. Santa Barbarako ingurua ezagutzeko aukera paregabea, mendixka horrek izan duen garrantzi historikoaz jabetzeko aukera eta bista ederrez gozatzeko parada. Aipatzeko guneak: Santa Barbarako gotorlekua, Ilarratsuetako ferratokia, Koronelarria. Luzera: 7,6 km. Iraupena: 2 h 15 min. Zailtasuna: Txikia.

  Sagardotegiak

Hernaniko sagardotegiak lotzen dituen ibilbidea, sagarrondo artean igarotzen dena. Aipatzeko guneak: Santa Krutzeko ermita eta Leokako ikuztegia, Portu auzoko lonja, Urumea ibaia, Elorrabiko zubi esekia, Comète sareko partaideen omenez ezarritako oroigarria. Luzera: 9,5 km. Iraupena: 2 h 30 min. Zailtasuna: Txikia.

Hernani-Fagollaga

Osinaga bailaratik barrena Fagollagako zubiraino garamat­zan ibilbidea. Luzera: 3,7 km. Iraupena: 1 h. 15 min. Zail­tasuna: Txikia.

  Hernani mugaz muga

Hernaniko mugak zeharkatzen ditu, mugarriz mugarri, ibilbide luze honek (zatika egitekoa

Epele

Ingurumenaren eta kulturaren aldetik, garrantzi handiko guneak ezagutzeko aukera bikaina. Erreka-ertz eta basope ilunez gozatzeko aukera, baita Igoin-Akola arteko belaze eguterak eta bertako estazio megalitiko aberatsa bertatik bertara ikusteko aukera ere. Aipatzeko guneak: Epele erreka, Epeleko basoa, Igoin-Akola estazio megalitikoa, Akolako arta-mugarria, Larregaingo arta-mugarria. Luzera: 8,8 km. Iraupena: 2 h 15 min. Zailtasuna: Ertaina.

  Usokoribira

Hernaniko herrigunearen, Ereñotzu auzoaren eta Usoko errekako bailararen ikuspegi bikainak ematen ditu ibilbide honek. Aipatzeko guneak: Azerilepoko pagadia, Pagosardeko pagadia, Malmazarko putzua, Izenederko pagadia, Igoin-Akola estazio megalitikoa, Akolako arta-mugarria, Alkatxuraingo arta-mugarria. Luzera: 11,8 km. Iraupena: 4 h 30 min. Zailtasuna: Ertaina.

Oberan

Hernaniko, Donostiako eta Errenteriako udalerrien arteko mugak zeharkatzeko aukera, ibaiertz eder eta pagadi zabalez gozatzearekin batera. Aipatzeko guneak: Urumea ibaia, Oberango pagadia. Luzera: 10,9 km. Iraupena: 3 h 30 min. Zailtasuna: Ertaina.

  Urruzuno

Ur-sareko erreka eta erreka-ertzak garbi-garbi daude, eta kalitate-maila handia dute. Koniferoen landaketak nagusi diren arren, pago eta haritzez beteriko bailaratxo eta baso-orbanak ikusteko aukera ere bada. Aipatzeko gunea: Ezteizarko pagadi-hariztia, Jibraltarreko mugarria, Mospelango harizti mistoa, Purgatorioko bailara. Luzera: 8,6 km. Iraupena: 3 h 15 min. Zailtasuna: Ertaina.

Akolako Parkea

Ibilbidea: 7 km. Iraupena 3 ordu. Larregaingo lepoa izeneko toki honetan, ibilgailua utzi eta oinez ekingo diogu ezkerretik abiatzen den bide horri, eta berrogeita hamar metro inguru egin ondoren, eskuinetara zabaltzen den bidetik abiatuko gara, amerikar haritzak aldatu dituzten iratze-leku batean barneratuz.

 

 Ibilbide Urdinak

Santa Barbara

Sagardotegiak

Ondiri bira

Urruzuno

 

Datozenak aisialdia

Hitzordurik ez

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak

Udalean hitzorduak

Hitzordurik ez
2013.05.17
ENPLEGU GIDARIA, ZU ZEU

Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago