Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Turismoa Hernaniko produktu turistikoen eskaintza

Hernaniko produktu turistikoen eskaintza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2012ko Txotx denboraldiaren atarian, Hernaniko Udalak hainbat Produktu Turistiko aurkeztu berri ditu.

Erdi Aroko Hernani ezagutzeko eta Sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera paregabea:

oinezko bisita gidatuak, tren berdean herrian zehar edota sagadotegirako ibilibidea, sagardo dastaketa, sagardotegiko menu tradizionala dastatzen den bitartean txotx errituan parte hartzearen esperientzia...

1-    Top esperientzia:

"SAGARDOA HISTORIAN ZEHAR. ERDI AROKO HERNANI EZAGUTZEKO IBILBIDEA"

Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi (11:30ean hasiko da).
Nori zuzendua:  Taldean datorren edonori (batik bat bisitariei). Taldeak: gutxienez 8 pertsona / gehienez 15
Deskribapena: Garai bateko Hernanitik abiatu eta gaur egungo Hernaniren hainbat zertzelada ezagutzeko aukera paregabea. Sagardoaren kulturan murgildu, eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen den bitartean txotx errituan parte hartzearen esperientzia.   

-  Bisita gidatua oinez: hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua.
-  Tren berdean igo eta bidean gidaren azalpenak entzunaz sagardotegira joan sagardo dastaketa egitera. Dastaketa gidak edo sagardogileak berak  zuzenduko du. Haurrak muztioa edango dute.
-  Irteera puntura itzuli tren berdean.
-  Bazkaria sagardotegian (garraioa norbere kontu).

Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte: 23 € / 16 urtetik gora: 40 €
Balio erantsia: Gidaren azalpenak /Sagardogilearekin harreman zuzena / Tren berdea.

Oharrak:
➢    Erreserba nahitaezkoa.
Erreserba e-postaz egin behar da. Helbidea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Gutxienez astebete lehenago baieztatuko da eta bertan jakinaraziko da bai dastaketa, bai bazkaria zein sagardotegitan izango den.   
➢    Tikea esperientzia hasi aurretik jaso behar da.

Turismo informazio gunean (Biterin  11:00etatik aurrera). Ordainketa bertan egingo da esperientzia  hasi aurretik.
Tikea jasotzeko erreserbaren baieztapen agiria aurkeztu behar da.  
➢    Hizkuntzak:   euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana.

Frantsesez, ingelesez edo katalanez den esperientzia  10:30ean hasiko da eta hirigune historikoko bisita gidatua dastaketaren ondoren egingo da.
* Sagardotegiko menu tradizionala: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuleta, gazta, intxaurrak

eta sagardoa.
* Txotx erritua: sagardogileak “txotx” esandakoan sagardoa kupeletik zuzenean edalontzian hartzea eta edatea.
* Sagardotegietara joateko autobus zerbitzu berezia egongo da txotx denboraldian.



2 -  Pakete turistikoa:

“HERNANI, ERDI AROA, SAGARDOA”


Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi (11:30ean hasiko da).
Nori zuzendua: Edonori  (batik bat bertako biztanleei)
Gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena (gehienez 20).

Deskribapena: Erdi Aroko Hernani  ezagutzeko aukera paregabea, baita sagardoaren kulturan murgiltzeko ere.
- Bisita gidatua hirigune historikoan (oinez): Hernaniko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua dago.
- Tren berdean igo eta bidean gidaren azalpenak entzunaz sagardotegira joan sagardo dastaketa egitera. Dastaketa gidak edo sagardogileak berak zuzenduko du. Haurrak muztioa edango dute.
- Irteera puntura itzuli tren berdean.

Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte:  5 €/ 16tik gora:  10 €
Balio erantsia:   Gidaren azalpenak /Sagardogilearekin harreman zuzena / Tren berdea.
Oharrak:
➢ Erreserba: Erreserba aste horretan bertan ere egin daiteke telefono honetara deituta 943 33 70 28 (ordutegia: 8:00- 15:00) edo helbide honetan izena emanda: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Erreserba baieztatzerakoan jakinaraziko da dastaketa zein sagardotegitan izango den.
➢ Tikea hasi aurretik jaso behar da.
Turismo informazio gunean (Biterin 11:00etatik aurrera).
Ordainketa tikea jasotzerakoan egin behar da.
Erreserbarik egin ez duenak, lekurik libre geratuz gero,  informazio gunean eros dezake tikea egunean bertan (11:00etatik 11:20 bitartean).


3 -  Ibilbidea tren berdean:

Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Arratsaldetan.
Iraupena: 20 minutu inguru (16:45etan euskaraz, 17:15etan gaztelaniaz eta 17:45etan euskaraz).
Nori zuzendua: Edonori (batik bat umeei).
Deskribapena: Tren berdea hartu eta herrian zehar paseo polit bat emango da Hernaniko hainbat pasartetan oinarrituz grabatutako ipuin bat entzunaz.
Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte:  1 €/ 16tik gora:  2 €
Tikea:  Trena hartu aurretik erosi Biterin  ipiniko den turismo informazio gunean (16:30etatik aurrera).                     


4 -  Bisita gidatua hirigune historikoan:



Noiz:  Txotx denboraldiko igandetan, urtarrilaren 29tik apirilaren 29ra. Goizetan.
Iraupena: 50 minutu inguru (eguerdiko 12:00etan hasiko da).
Nori zuzendua: Edonori  (batik bat bertako biztanleei).
Deskribapena: Gida Biteriko turismo informazio gunetik irtengo da bertaratzen diren pertsonekin. Hirigune historikoan zehar oinezko ibilbidea egingo dute gidak ikusten dutenaren inguruko azalpenak ematen dituen bitartean.
Hernaniko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua dago.
Prezioa: Doan.


OHARRA:

Txotx denboraldian zehar turismo informazio gunea ipiniko da Biterin (kultur etxearen aurrean).
Ordutegia: Larunbatetan 11:00-15:00 / 16:30-19:30
Igande eta jai egunetan   11:00-15:00

Bertan egongo den informatzaileak gida lanak ere egingo dituenez, horretan ari den bitartean informazio gunea itxita egongo da.