Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Turismoa

Turismoa



Hernaniko produktu turistikoen eskaintza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2012ko Txotx denboraldiaren atarian, Hernaniko Udalak hainbat Produktu Turistiko aurkeztu berri ditu.

Erdi Aroko Hernani ezagutzeko eta Sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera paregabea:

oinezko bisita gidatuak, tren berdean herrian zehar edota sagadotegirako ibilibidea, sagardo dastaketa, sagardotegiko menu tradizionala dastatzen den bitartean txotx errituan parte hartzearen esperientzia...

1-    Top esperientzia:

"SAGARDOA HISTORIAN ZEHAR. ERDI AROKO HERNANI EZAGUTZEKO IBILBIDEA"

Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi (11:30ean hasiko da).
Nori zuzendua:  Taldean datorren edonori (batik bat bisitariei). Taldeak: gutxienez 8 pertsona / gehienez 15
Deskribapena: Garai bateko Hernanitik abiatu eta gaur egungo Hernaniren hainbat zertzelada ezagutzeko aukera paregabea. Sagardoaren kulturan murgildu, eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen den bitartean txotx errituan parte hartzearen esperientzia.   

-  Bisita gidatua oinez: hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua.
-  Tren berdean igo eta bidean gidaren azalpenak entzunaz sagardotegira joan sagardo dastaketa egitera. Dastaketa gidak edo sagardogileak berak  zuzenduko du. Haurrak muztioa edango dute.
-  Irteera puntura itzuli tren berdean.
-  Bazkaria sagardotegian (garraioa norbere kontu).

Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte: 23 € / 16 urtetik gora: 40 €
Balio erantsia: Gidaren azalpenak /Sagardogilearekin harreman zuzena / Tren berdea.

Oharrak:
➢    Erreserba nahitaezkoa.
Erreserba e-postaz egin behar da. Helbidea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Gutxienez astebete lehenago baieztatuko da eta bertan jakinaraziko da bai dastaketa, bai bazkaria zein sagardotegitan izango den.   
➢    Tikea esperientzia hasi aurretik jaso behar da.

Turismo informazio gunean (Biterin  11:00etatik aurrera). Ordainketa bertan egingo da esperientzia  hasi aurretik.
Tikea jasotzeko erreserbaren baieztapen agiria aurkeztu behar da.  
➢    Hizkuntzak:   euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana.

Frantsesez, ingelesez edo katalanez den esperientzia  10:30ean hasiko da eta hirigune historikoko bisita gidatua dastaketaren ondoren egingo da.
* Sagardotegiko menu tradizionala: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuleta, gazta, intxaurrak

eta sagardoa.
* Txotx erritua: sagardogileak “txotx” esandakoan sagardoa kupeletik zuzenean edalontzian hartzea eta edatea.
* Sagardotegietara joateko autobus zerbitzu berezia egongo da txotx denboraldian.



2 -  Pakete turistikoa:

“HERNANI, ERDI AROA, SAGARDOA”


Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi (11:30ean hasiko da).
Nori zuzendua: Edonori  (batik bat bertako biztanleei)
Gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena (gehienez 20).

Deskribapena: Erdi Aroko Hernani  ezagutzeko aukera paregabea, baita sagardoaren kulturan murgiltzeko ere.
- Bisita gidatua hirigune historikoan (oinez): Hernaniko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua dago.
- Tren berdean igo eta bidean gidaren azalpenak entzunaz sagardotegira joan sagardo dastaketa egitera. Dastaketa gidak edo sagardogileak berak zuzenduko du. Haurrak muztioa edango dute.
- Irteera puntura itzuli tren berdean.

Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte:  5 €/ 16tik gora:  10 €
Balio erantsia:   Gidaren azalpenak /Sagardogilearekin harreman zuzena / Tren berdea.
Oharrak:
➢ Erreserba: Erreserba aste horretan bertan ere egin daiteke telefono honetara deituta 943 33 70 28 (ordutegia: 8:00- 15:00) edo helbide honetan izena emanda: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Erreserba baieztatzerakoan jakinaraziko da dastaketa zein sagardotegitan izango den.
➢ Tikea hasi aurretik jaso behar da.
Turismo informazio gunean (Biterin 11:00etatik aurrera).
Ordainketa tikea jasotzerakoan egin behar da.
Erreserbarik egin ez duenak, lekurik libre geratuz gero,  informazio gunean eros dezake tikea egunean bertan (11:00etatik 11:20 bitartean).


3 -  Ibilbidea tren berdean:

Noiz: Larunbatero, urtarrilaren 28tik apirilaren 28ra (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Arratsaldetan.
Iraupena: 20 minutu inguru (16:45etan euskaraz, 17:15etan gaztelaniaz eta 17:45etan euskaraz).
Nori zuzendua: Edonori (batik bat umeei).
Deskribapena: Tren berdea hartu eta herrian zehar paseo polit bat emango da Hernaniko hainbat pasartetan oinarrituz grabatutako ipuin bat entzunaz.
Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte:  1 €/ 16tik gora:  2 €
Tikea:  Trena hartu aurretik erosi Biterin  ipiniko den turismo informazio gunean (16:30etatik aurrera).                     


4 -  Bisita gidatua hirigune historikoan:



Noiz:  Txotx denboraldiko igandetan, urtarrilaren 29tik apirilaren 29ra. Goizetan.
Iraupena: 50 minutu inguru (eguerdiko 12:00etan hasiko da).
Nori zuzendua: Edonori  (batik bat bertako biztanleei).
Deskribapena: Gida Biteriko turismo informazio gunetik irtengo da bertaratzen diren pertsonekin. Hirigune historikoan zehar oinezko ibilbidea egingo dute gidak ikusten dutenaren inguruko azalpenak ematen dituen bitartean.
Hernaniko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua dago.
Prezioa: Doan.


OHARRA:

Txotx denboraldian zehar turismo informazio gunea ipiniko da Biterin (kultur etxearen aurrean).
Ordutegia: Larunbatetan 11:00-15:00 / 16:30-19:30
Igande eta jai egunetan   11:00-15:00

Bertan egongo den informatzaileak gida lanak ere egingo dituenez, horretan ari den bitartean informazio gunea itxita egongo da.
 

2012ko txotx denboraldia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

TXOTX DENBORALDIAREN HASIERAKO EKITALDIA
Hernaniko Txotx Denboraldiari, urtarrilaren 22an izango den txotx egunarekin emango zaio hasiera Udaletxeko arkupeetan.
Josune Bereziartuk irekiko du aurtengo Txotx Denboraldia Azken urteetako ohiturari jarraituz, Txotx Batzordeak pertsona edo talde bat aukeratzen du egun seinalaturako. Aurtengoan munduko emakume eskalatzaile erreferente bihurtu den Josune Bereziartu izango da, lehenengo sagardo tragoa egiteko aukeratua.
Kupelaren irekiera eta ekitaldi nagusia 12:00etan izango da. Behin, Josune Bereziartuk tragoa hartuta, gerturatutako guztiek izango dute aurtengo sagardoa probatzeko aukera.
Gonbidatuak, eskaladaren inguruan egindako urte guzti hauek, historiako eskalatzaile onenetariko bat bihurtu duten bezalaxe, Hernaniko sagardoak ere maila bera lortzeko bidea jarrai dezala nahiko genuke.


Egitaraua:
11:00-11:45: trikitilariak kaleetan zehar.
12:00: ekitaldi nagusia, Josune Bereziarturekin.
12:00: txalapartariak.
13:00: herri kirolak: Iñaki Azurmendi aizkolaria eta Inaxio Perurena harri-jasotzailea


TXOTX DENBORALDIKO EGITARAUA

Otsailak 25
VI. Sagar Lasterra.
Goizeko 11etan Ibarluze poligonoan hasi eta polikiroldegian amaitu (8.200 km. )
Autobus zerbitzua egongo da, Polikiroldegitik irteerara.

Apirilak 1
Sagar Martxa
Goizeko 9:00etan Udaletxetik abiatuz, Hernaniko hainbat sagardotegi, sagardi eta baserri igaroz, 9 Km.inguruko mendi ibilbidea.

 

UDALAK DENBORALDIRAKO HARTUTAKO NEURRI BEREZIAK:
Beste urtetan egin den moduan, aurten ere Udalak garairako neurri bereziak hartu ditu.
Udaltzaingo zerbitzua handitu eta egokituko da, ordutegi zehatzetan udaltzain kopurua gehituz.
Ohiko komun publikoetaz gain, erdigunean behin-behineko bi gune ezarriko dira.
Aparkalekuei dagokionez, kanpotik datozen autobusentzat Ibaiondo poligonoan bideratuko da eta autoentzat Karabel auzoan 280 autoentzako aparkalekua gomendatzen da (herri erdigunera gerturatzeko igogailua dago)
Garbiketa zerbitzu berezia kontratatuko da, batez ere asteburuetan.


txotx_txoffUDALAREN MEZUA
Bestalde, Udala denboraldi honetarako "Egin Txotx! Ez egin Txof!" mezuarekin dator. Txotx denboraldia, Hernaniko sagardotegi eta sagardoak ezagutu eta dastatzeko garaia da, sustrai sendoak dituen ohitura ezagutzeko aukera ezin hobea; baina beti ere, elkarbizitza bermatzen duten arauak errespetatuz.

SAGARDOTEGIETARA AUTOBUS ZERBITZUA
Ostiral eta larunbat gauetan izango da zerbitzua, eta larunbat eguerditan ere bai. Astean zehar ere autobusa hartzeko aukera badago, autobus osoa ordainduta.
Herri barruko autobusak sagardotegietarako zerbitzua eskainiko du txotx denboraldian. 

GELTOKIA: ZINKOENEAN (markesinan)

IBILBIDEA: Hernani, Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre, Elorrabi, Goiko Lastola(*)

 JOATEKO:

ORDUTEGIA

EGUNAK

20:30-21:00

Ostirala-Larunbata

13:30-14:00-14:30

Larunbata

BUELTATZEKO:

ORDUTEGIA

EGUNAK

23:00-00:00-00:30

Ostirala-Larunbata

17:00-17:30

Larunbata

(*) Goiko Lastolara: 21:00takoa eta 14:00takoa joango dira

(*) Goiko Lastolatik: 00:00tan eta 17:30tan aterako dira..


Zerbitzu bereziak taldeentzat
Zerbitzu bereziak ere izango dira talde osatuentzat. Astean zehar, autobus osoa ordainduta.
Horretarako telefono honetara deitu: 603 414 638

 

KAFETEGI ETA TABERNEN ORDUTEGI BEREZIAK
Igandetik ostegunera
Urtarrilaren 20tik maiatzaren 1a arte: 30 minutu beranduago
Ostiral, larunbat eta jai bezperetan
Urtarrilaren 20tik apirilaren 1a arte: ordu eta erdi beranduago
Apirilaren 7, 14, 21, 28 y 30: ordubete beranduago


NOBEDADEA PAKETE TURISTIKOA
"SAGARDOA HISTORIAN ZEHAR. ERDI AROKO HERNANI EZAGUTZEKO IBILBIDEA"
Hernani eta sagardoa ezagutzeko Pakete turistiko bat hartzeko aurkera izango da.

Bisita gidatuak. Oinezko ibilbidea hirigune historikoan barrena, eta ondoren inguruak ezagutuz tren berdean joan etorria. Ibilbidea sagardotegi batean amaituko da, sagardo dastaketa edo kata bat eginez. Guztia gida baten azalpenekin.
Eguerdian, sagardotegi batean bazkaria 8-15 pertsonako taldeentzat.
Bost hizkuntzatan egiteko aukera: euskara, gaztelania, katalana, frantsesa, ingelesa.
Biteri aurreko informazio gunea zabalik izango da Txotx denboraldian: larunbatean goiz eta arratsaldez( 11.00etatik 15.00etara – 16:30etik 19:30era) eta igande eta jai egunetan goizez (11.00etatik 15.00etara).

 

Turismoko praktikak udan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hernaniko Udalak udalerriaren inguruko informazioa zabaltzeko informazio gune bat ezarriko du udan bisitari izango direnentzat.

Uztailean eta abuztuan Hernanira hurbiltzen direnek, hortaz, bisitatzeko moduko tokien berri zuzena jaso ahal izango dute bertan.

Hernaniko Udalak, egitasmo honetaz baliatuz, turismoko informazio gune horretan praktika aldia egiteko aukera eman nahi dio turismo ikasketak egiten ari den ikasle bati. Beraz, interesatuak nahikoa du Hernaniko Udalera jo eta bertan, sarrera erregistroan, oinarriak jaso eta izena ematearekin.

Izena emateko epea maiatzaren 16tik 30era (biak barne).

Zalantzak argitzeko telefono honetara dei ezazue: 943 33 70 28

Ezinbestekoa da euskera jakitea.

 

Hernaniko Ibilbide Urdinak ikusgaia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ibilbideurdinak

Hernaniko Ibilbide Urdinak ikusgaia   

Paraje ederrez gozatuaz naturari so egiteko aukera eskaintzen duten ibilbideen bitartez naturarekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitu Hernanik.

Zailtasun ezberdineko ibilbide hauen bidez, udalerriko bai kultur- eta historia-intereseko bai balio handiko natur guneak ezagutu daitezke.Hona hemen ibilbideak ikusi ahal izateko loturak

-Santa Barbara

-Sagardotegiak

-Ondiri bira

-Urruzuno