Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Kirola Frontoia erabiltzeko orduen zozketa

Frontoia erabiltzeko orduen zozketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Frontoia erabiltzeko orduen zozketa

Hernaniko Udalako Kirol Sailak zera jakinarazi  nahi dio biztanleriari:

urteak daramatzagu bazkideek frontoia alokatzeko zozketa otsailean egiten. Horrela, martxotik hurrengo urteko otsailera bitarteko erabilera orduak banatzen dira. Kiroldegian egiten diren ekintza guztiak, ordea, irailetik ekaina arte izaten dira.

2011ko otsailean ez zen zozketarik egin, arazo teknikoak medio. Orain arteko prozedurari jarraituz, hil honetan egin beharko genuke bazkideek frontoia erabiltzeko orduen zozketa, baina ez da momentu egokia. Izan ere, klub federatuen entrenamendu guztiak antolatuta daude, eta zozketa horrek ordutegia aldatzea ekar lezake eta arazoak sortu.

Horregatik guztiagatik, frontoiko zozketaren data aldatzea erabaki dugu eta kiroldegian egiten diren gainontzeko ekintza guztiekin koordinatzea. Beraz, zozketa ekainean egingo da, eta zozketa horretan irailetik hurrengo urteko uztailera bitarteko orduak banatuko dira.

Besterik gabe, zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur eta ondo izan.

 

Iruzkina idatzi


Seguritate kodea
Berritu

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
Azken hilabetea Maiatza 2012 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
2012.05.17
Zinema: Gartxot

Maiatzak 18, ostirala: 22:30 Maiatzak 19, larunbata: 19:30, 22:30 Maiatzak 20, igandea: ... Informazio gehiago