Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Ingurumena

Ingurumena

Zero Waste Europeko kideak Hernanin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Europa mailako zero zabor mugimenduak, Zero Waste Europek, maiatzaren 12 eta 13rako kongresua antolatu du Donostian.  Biltzar ofiziala, berez, maiatzaren 12an eta 13an izango bada ere, bezperan hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira, Zero Zabor politikekin lotuta.

Hondakinen kudeaketaren gaia, eta zero zabor bidea hizpide izango duten hainbat ekitaldien artean, besteak beste, partaideek Hernanin burutzen den atez ateko bilketa ezagutzeko aukera izango dute. Ostiralean, hilak 11, Luis Intxauspe alkateak egingo die harrera eta Hernanin orain bi urte, hondakinak kudeatzeko hartutako norabidearen berri emango die;  sistemaren azalpenak, datuak... azalduko dizkie eta ondoren, herrian zehar bisita egingo dute, sistemaren funtzionamendua bertatik ikusteko.

 

Ireki da Hernaniko garbigunea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

garbiguneatxiki

Apirilaren 20etik irekita dago Hernaniko garbigunea, Ibarluze poligonoan.

Garbigune hau, atez ateko bilketarekin batera, hondakinen kudeaketa egokirako Hernaniko Udalak daraman bidean, beste urrats bat da.

Aurrerantzean, beraz, hernariarrek ohiko bilketatik at geratzen diren hondakinak eraman ahal izango dituzte bertara. Hala nola, etxetresna elektrikoak eta elektronikoak, altzariak, egurra... Zerbitzua herritar partikularrei dago zuzendua, eta etxean sortutako hondakinak bakarrik eraman daitezke. Alegia, gremioek edo bestelakoek ezin dute zerbitzu hau erabili, horretarako beste bide bat eskaintzen duelako Sanmarkok.

 

HONDAKINEN BILKETA: Gabonetako oharrak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 1.- Kasko eta inguruko kaleetan aldaketa txiki bat hondakinen bilketa:

24 eta 31 gauean bildu beharrean 23 eta 30eko goizean bilduko da errefusa kale hauetan:  

ATZIETAS,

GUDARIEN PLAZA,

EZKIAGA,

ITURRIAGA,

IZPIZUA,

KARDABERAZ,

NAFAR,

BITERI,

NAGUSIA,

PLAZA BERRIA,

ZAPA

eta URBIETA KALEA ( ELKANO eta ATZIETAS kale artean)

Bilketa ordutegia: 9:00 - 12:00

 

2.- Eguberri egunean, abenduaren 25ean, PAPERA-KARTOIA eta ONTZI ARINAK jasotzeko puntu berde bat jarriko da.

Lekua: URBIETA KALEA ( frontoiaren aurrean)

Ordutegia: 11:00 - 14:00

 

MUGIKORTASUN ASTEA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA

egitaraua

 

 



"ERAGINKORTASUNEZ MUGITU ZAITEZ: HOBETO ZURE MUGIKORTASUNA!"

 

 

Hernaniko Udalak  Europa osoan zehar irailean ospatuko den "Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin" bat egin du. 

" Eraginkortasunez mugitu zaite: hobetu zure mugikortasuna!" lelopean ospatuko da aurtengo edizioa eta astean zehar hainbat ekintza gauzatuko dira herritarrok, eguneroko bizitzan, automobila ahalik eta gutxien erabiltzen kontzientza gaitezen.

 

  1. EGITARAUA

 

 
1. orrialdea 2 -tik

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
Azken hilabetea Maiatza 2012 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
2012.05.17
Zinema: Gartxot

Maiatzak 18, ostirala: 22:30 Maiatzak 19, larunbata: 19:30, 22:30 Maiatzak 20, igandea: ... Informazio gehiago