Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Zerbitzuak

Zerbitzuak

Autobus geltokietan aldaketak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Herritarrei jakinarazten zaie urtarrilaren 16tik aurrera Akarregi poligonoko  zonaldeko geltokiak lekuz aldatu egingo direla.

  • Gaur egun gasolindegi ondoan dagoen geltokia Karabel kalearen  eta Zikuñaga auzoaren  inguruan dagoen biribilguneko zonaldera mugituko da. Geltoki hori autobusetako bidaiariak  igotzeko eta jaisteko izango da.

Inguru horretako  zonaldea oinezkoentzat egokitu egin da, geltokira errazago hurbiltzeko.

  • Akarregi poligonoko  20 zenbakiaren  parean dauden geltokiak (errepide nagusia) leku hauetara aldatuko dira:

-       Astigarragaruntz: Akarregi poligonoko 3 zenbakian dagoen eraikinaren atzealdera.

-       Hernaniruntz: Akarregi poligonoko 20 zenbakian  dagoen  eraikinaren atzealdera.

Aldaketa  horiek   2012ko urtarrilaren 16an, astelehenean, sartuko dira indarrean.


Ikusi Autobus ibilbide berria mapa handiago batean
 

Polikiroldegi ondoko 3 makal moztuko dira eguzki-plakak jartzeko lanak gauzatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hurrengo asteetan polikiroldegiko teilatu gainean eguzki-plakak jarriko dira, aurrez Biterin, Udal Euskaltegian eta Zaharren Egoitzan egin den bezala. Lanak Energiaren Euskal Erankundearen bitartez egingo dira.

 

Lan hauek gauzatu ahal izateko polikiroldegiaren beheko sarreraren ondoan kokaturiko 3 makal moztu beharko dira, lanak gutxiengo segurtasunez egin daitezen

Hementxe Hernaniko Udaleko Zerbitzutako zinegotziak egindako oharra

 

A-2 (Hernani-Astigarraga-Donostia) linea berria martxan jartzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 areizaga2    A-2 (Hernani-Astigarraga-Donostia) linea berria martxan jartzea

Apirilaren 1etik aurrera linea berri bat  jarriko da martxan, A2 izenekoa. Ordu erdiro Hernani-Astigarraga eta Donostia /Donostia-Astigarraga eta Hernani lotuko ditu, Urumea autobiatik barrena.  Ibilbide hori egiteko, bataz beste,  25 minutu beharko dira.

 A1 lineako zerbitzuak,  Donostia-Loiola-Martutene-Astigarraga-Hernani/Hernani-Astigarraga-Martutene-Loiola-Donostia lotzen dituztenak,   ordu erdiro izango dira eta  ez dituzte izango gaur egun dituzten ordutegiak.  Ibilbideak Ordutegiak

Mugikortasun Iraunkorrak eragindako norabide aldaketak
Ikus itzazu hemen egingo diren aldaketak eta informazioa

mugitu

 

Taxien ordenantza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udalak onartu duen taxien ordenantza berria. Gipuzkoako boletinean 2011-03-16an argitaratu da.

 

 

Txotx gida kalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

  

txotx Txotx gida kalean

Hementxe duzue Hernaniko Udalak, Berriak elkarteak, Kaxko elkarteak, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak eta Hernaniko Sagardotegiek argitaratutako txotx garaiko gida; bertan, telefono interesgarriez gain (sagardotegiak, garraiobideak, zerbitzuak,...), sagardotegietarako autobus zerbitzua, taberna zein kafetegien ordutegiak, gomendioak, eta Txotx denboraldiko ekitaldien egitarauaren berri ematen da.

Hemen duzue txotx gida ikusi ahal izateko lotura