Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Alkatetza Ekonomia eta enplegua sustatzeko eskualde mailako lankidetza protokoloa

Ekonomia eta enplegua sustatzeko eskualde mailako lankidetza protokoloa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Buruntzaldeako sei udalerrik sinatu dute protokoloa. lankidetza_protokolo_firma

Aurrerantzean, ekonomia eta enplegua elkarrekin sustatze aldera, behar diren egitasmoak koordinatzeko eta elkarlanean aritzeko, tresna propio eta egokia izango dute.

Eskualde mailan aritzeak, enpresekin, prestakuntza zentroekin eta gizarte eta ekonomia arloko beste eragileekin batera lan egiteko aukera emango die. Akordio honi esker, udalerri bakoitzaren gaitasun eta baliabideei etekin hobea aterako zaie.

Protokoloak erantzun beharreko lau helburuak: lurraldearen egoera zein den jakiteko diagnostikoa egitea; plan lokala edo eskualdekoa garatzea, behar eta aukeren diagnostiko partekatutik abiatuta; egitasmoen kudeaketaren eta zuzendaritza politikoaren arintasuna bermatzea; eta eskualdeko udalerri guztien interesak bateratuta, mesedegarria ote den elkarlanean eta lankidetzan aritzea aztertzea.

Eskuragarri duzu protokolo hitzarmena hemen

 

Iruzkina idatzi


Seguritate kodea
Berritu

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
Azken hilabetea Maiatza 2013 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
2013.05.17
ENPLEGU GIDARIA, ZU ZEU

Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago