Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Alkatetza

Alkatetza

Martxoak 8ko adierazpena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko Eguna hurbil daukagun honetan, Hernaniko Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera-berdintasuna lortzeko lanean aritzeko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu.
Aldaketa garaia bizi dugun Euskal Herrian. Aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko garaia. Emakumeak aldaketa horren subjektuak izan daitezen politika feminista garatzea ezinbesteko konpromisoa da.

 

HERNANIKO UDALAK BULTZATUKO DUEN POLITIKA FEMINISTAK HONAKO HAU KONTUAN IZAGO DUTE:
Emakumeok jasaten dugun zapalkuntza egiturazkoa da. Hau da, jendartearen egituraren emaitza da eta antolaketa ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan uztartuta dago. Egiturazkoa da patriarkatua erabat errotuta dagoelako gure jendartean eta antolaketa eredu hori sistema kapitalistaren ezinbesteko zutabea delako.

Udaletan garatu nahi dugun Politika Feministak estrukturala den arazo bati erantzun nahi dionez, ezinbestean politika integrala izan behar du emakumeen bizitzaren arlo guztietan eragin behar duelako.

Politika feministak emakumeon eskubideak oinarrituko da. Beste herri eredu baten eraikuntza dugu helburu. Hau da, gizon eta emakumeen arteko harreman eredu berri bat eraiki nahi dugu.

Politika feministak emakumeen gidaritza eta parte hartzea bilatuko du. Politika honen definizioa mugimendu feminista eta emakume taldeekin egin behar da. Hauen parte hartzeak politika feminista erreala definitzea ahalbideratuko du.

Espezifikoki landuz baina zeharkakotasuna ahaztu gabe martxan jartzen ari garen proiektua oinarri feministetan egituratuko dugu eta gure herrian sortzen ditugun politika guztietan ikuspegi feminista kontuan izango dugu
Bukatzeko Hernaniko Udalak mugimendu feministak antolatuko dituen ekimen guztietara joateko deia luzatu nahi die herritar guztiei.
Asko dugu egiteko eta asko dugu ikasteko. Politika feminista gure herrian marrazten ari garen aldaketa politiko eta sozialaren izarra bihurtu behar dugu.

Egitaraua deskargatu

 

Auzotarrekin bilera erronda

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
auzoekin_bilerakUdala herriko auzo guztiekin egiten ari den bilera-errondaren barruan, auzo guztiek ordezkaritza izango duten batzorde propioa eratzeko asmoarekin, parte-hartze prozesua abian da.

Bilera hauek, Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa bultzatzea dute helburu, Udalaren informazioa emateaz gain, herritarren ikuspegia eta zalantzak bilduz.
Bertan, egoera ekonomikoaren auzkepena egin, kanpainan zehar jasotako gaiei erantzuna eman, azken hilabetetan auzoetan gertatuak jaso eta auzoek ordezkaritza izango duten batzorde propio bat sortzeko asmoaren berri ematen da.

Modu honetan, herritarren partze hartzearen garrantzia azpimarratzen da, guztiok beharrezkoak bait gara edozein gai jorratu eta garatzeko.

Antziola, Karabel, Martindegi, Lizeagako eta Santa Barbarako auzotarrekin egin den moduan, datozen asteetan egingo diren bileren egutegia honakoa izango da:

Urtarrilak 23, Osiñaga, Udaletxean 19:00
Urtarrilak 25, Zikuñaga, auzo elkartean 19:00
Urtarrilak 26, Latsunbeberri eta inguruak, Iturritxo auzo elkartean, 19:30
Urtarrilak 30, Portu auzoa, auzo elkartean 19:00
Otsailak 1, Sorgintxulo, auzo elkartean 19:00
Otsailak 2, Herrigunea, Udaletxeko areto nagusian, 19:00
Otsailak 6, Elizatxo, auzo elkartean, 19:00
Otsailak 8, Etxeberri , auzo elkartean, 19:00
Otsailak 9, Akarrregi auzoa, Udaletxean, 19:00

 

Uholdeek eragindako kaltetuentzako jarraibideak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Igandean gertatutako uholdeek herrian eragin dituzten ezbeharrak direla eta, udalak atzodanik aurre egiteko plana abian du.  'Zona katastrofiko' izaera lortzeko ahal diren pausoak ematen ari da gainera. Ezbeharrak pairatu dituzten herritarrei pauso hauek ematea gomendatzen ditu:

- Lehenik eta behin aseguru-etxeekin kontaktuan jarri. Atzotik (azaroak 6) zazpi eguneko epearen barruan. Aseguruaren polizak gertatutakoa kubrituko ez balu, kontsortziora deitu edo zuzenean joan, hemen telefonoa: 943 43 37 60 edo 902 222 665 (http://www.consorseguros.es). Datu hauek eskatuko dizkigute: polizaren zenbakia, polizaren iraungitze-data, ordaindutako azken reziboa eta eragindako kalteen informazioa.

- Baliteke guk segururik ez izatea, hala bada, derrigorrezkoa da udaletxetik pasatzea. Fitxa bat osatu beharra dago, kalte eta balorazioarekin (aurretik udaletxetik pasa eta fitxa bete ez dutenak ere bai). Hemen osatu beharreko fitxa.

- Argazki eta bideaok egitea garrantzitsua da gero seguruari parte emateko.

- Kaltetutako materialak (muebleak, elektrodomestikoak,...) ez bota, gorde.

- Hemendik aurrerako lanen (berrantolaketa, margoketa, izorratutako elementu berriak,...) fakturak jaso, ondoren aseguru-etxeari aurkezteko.

- Etxebizitza arazoa dituzten pertsonak ongintzan hartatuko dituzte zuzenean. Tel.: 943 55 78 54

 

Udalak galdera eta dudak argitzeko bi telefono  943 33 70 10 eta 943 33 70 11 jarri ditu herritarren esku. Gainera, udaletxeko 2. solairuan udal langileak daude azalpenak ematen.

 

 

 

 

Emakumeenganako indarkeriarik ez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

emakumearen_aurkako_indarkeriaGaur goizaldean Hernanin emakumeen aurkako eraso berri bat gertatu da.Gertaera hauen aurrean Hernaniko udaleko gobernu taldeak gogor salatu eta gaitzetsi nahi ditu era honetako ekintzak eta emakumeen aurkako erasoen aurrean jarrera tinko eta irmoa erakutsi nahi du. Era berean erasotuen familia eta lagunei elkartasuna adierazi eta beharrezkoak dituzten bitartekoak eskaini nahi dizkie.

Ditugun datu eta informazioaren arabera gertaerak goizeko 5:30ak aldera gertatu dira. Bikotekide ohiak, ustezko erasotzaileak, labana batekin ama-alabak erasotu ditu Rosario Roman De La Fuente bertan hil duelarik eta honen alaba Yolanda Sanchez Roman zauritu duelarik. Zauritua Donostiako ospitalean dago eta nahiz eta azken orduko mediku txostenik ez izan, bere bizia arriskuz kanpo dago. Bestalde, gaur eguerdian Hernaniko udaltzainak ustezko erasotzailea atxilotu du Hernaniko Elizatxo auzoan eta Hernaniko ertzantzaren komisaldegian dago.

Udalak berehala emakumeen aurkako erasoen kasuetarako zehaztuta duen protokoloa martxan jarri du eta familiari laguntza eskaini dio. Laguntza juridikoa, laguntza psikologikoa eta horrelako kasuek eta momentuek uneoro behar duten laguntza familiaren esku jarriko du.


Azkenik, Berdintasun kontseilua eta Txoko Feministarekin batera hurrengo deialdiak egin ditu biharko:
-18:00etan, ez ohiko udalbatza egingo da gertaera salatzeko
-20:00etan, gaitzespen ekintza Gudarien Plazan.

 

Ur-mozketak kaltetutakoek salaketa aurkeztu ahal izango dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udaletxera joan beharko dute jasandako kalteen berri ematera

 Foru Aldundia Urumeako autobia bikoizteko egiten ari den lanek eragindako matxura baten ondorioz, Hernaniko gune nagusiak urik gabe egon ziren astelehen arratsaldetik astearte eguerdira arte. Horrek, bistan denez, kalteak eragin zituen dendetan, tabernetan, enpresetan eta, oro har, herritarren artean. Hori dela eta, Udalak herritarrei jakinarazi nahi die jasandako kalteengatik salaketa aurkezteko aukera badutela eta horretarako udaletxera jo behar dutela. Bertan azaldu beharko dituzte ur-mozketak eragindako kalteak eta bertatik bideratuko da eskaera.

 Foru Aldundiak Urumeako autobia bikoizteko bideratutako lanak Variante Hernani UTE burutzen ari da, eta Akarregi eta Zikuñagako biribilguneen artean eragin zuen istripua. Piloteak jarri ahal izateko zuloa egiten ari zen makina batek 700 mm-ko ur-hodia zulatu zuen, eta hoditeria horretatik bideratzen denez Orkolagako ur-biltegiko ura, Hernaniko zonalde garrantzitsuenak urik gabe geratu ziren. Hoditerian eragindako kalteak konpondu ondoren, ur-hornidura sarea betetzeari ekin zioten. Sarea betetzeko lana zatika egin behar izan zuten, tartean pilatutako airea purgatuz. Hala, lan horiek guztiak bukatuta astearte eguerdirako ur-hornidura arazoa konponduta zegoen.

 Hernanin, 2011ko maiatzaren 24an

 
1. orrialdea 4 -tik

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
Azken hilabetea Maiatza 2012 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
2012.05.17
Zinema: Gartxot

Maiatzak 18, ostirala: 22:30 Maiatzak 19, larunbata: 19:30, 22:30 Maiatzak 20, igandea: ... Informazio gehiago