Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak

Berriak

Zinema: Vicky Vikingoa. Thor-en mailua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Otsailak 25, larunbata: 16:30

Otsailak 26, igandea: 16:30alt

Lekua: Biteri Kultur Etxea

Prezioa: 2,70 euro

Hizkuntza: euskara

Noizko Vicky txikia benetako bikingoa? Horrek kezkatzen du Halvar buruzagia, Vickyren aita. Baina Sven Ikaragarriak Flake herrixkako buruzagia baitzen duenean Vickyik bere aukera izango du bere balioa erakusteko. Ordezko buruzagia den aldetik Tjure, Snorre, Urobe (Olaf Krätke), Gorm, Ulme eta Faxe, izeneko bikingo beldurgarriek osatzen duten askatze espedizioa zuzenduko du, baita Svenja ausartaren laguntza ere jasoko du. Beldurraren lurmuturrerantz abiatzen dira eta hainbat gorabehera eta gero Sven-en gaztelura helduko dira. Bertan Halvar gatibu dago. Baina abenturak ez dira bukatuko. Oraindik itsaso harrotuak, hondartza tropikalak eta basamortu izoztuak eta arriskutsuak zeharkatu beharko dituzte jainkoen altxor ospetsua bilatzeko Svenek baino lehen. Baina Vicky ez litzateke bera izango ideia zoragarriak edukiko ez balitu Sveni aurre egiteko.

Zuzendaria: Christian Ditter

Iraupena: 96 minutu

 

 

 

Zinema: La dama de hierro

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Otsailak 24, ostirala: 22:30

Otsailak 25, larunbata: 19:30, 22:30

Otsailak 26, igandea: 19:30alt

Lekua: Biteri Kultur Etxea

Prezioa: 4 euro

Margaret Thatcherren historia ziragarriari buruzko kontakizuna da, sexua eta gizarte-klasea irudikatzen zituzten traba guztiak gainditzeko gauza izan zen jatorri umileko emakumea, gizonak jaun eta jabe ziren munduan politikari buru ahaltsu bihurtu zen.

Zuzendaria: Phyllida Lloyd

Iraupena: 105 minutu


 

 

 

Zinema: Los hombres que no amaban a las mujeres

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Otsailak 10, ostirala: 22:30

Otsailak 11, larunbata: 19:30, 22:30

Otsailak 12, igandea: 19:30

Lekua: Biteri Kultur Etxea

Prezioa: 4 euroalt

Harrient Vanger orain dela 36 urte, Suediako Hedeby irlako udako festa batean zela desagertu zen, irla hau ia osorik Vange familia ahaltsuarena da. Nahiz eta poliziak bitarteko asko erabili zituen, 16 urteko neskaren aztarnarik ez zuten aurkitu. Baina bere osaba Henrik Vangenek, Harrient gogoan du eta bilatu ahal izateko, Milennium aldizkariko arima eta ikerketako kazetaria den Mikael Blomkvist kontratatuko du. Mikael azken bolada honetan ez dabil ondo: zelatapean eta difamazioagatik eta kalumniagatik auziperatua dago. Ez ohikoa, menderaezina, gizartean moldatu gabea eta sekulako gaitasunak dituen Lisbeth Salander ikertzaile pribatuak lagunduko dio.

Zuzendaria: Niels Arden Oplev

Iraupena: 150 minutu

 

Zinema: Happy feet 2

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Otsailak 11, larunbata: 16:30

Otsailak 12, igandea: 16:30alt

Lekua: Biteri Kultur Etxea

Prezioa: 2,70 euro

Mumblek, Tap dantzaren  maisuak arazo bat dauka bere seme txikiarekin Erik, Erikek dantza egiteari fobia baitio. Egunen batean Erikek bere etxetik ihes egin du eta Sven boteretsuarekin topo egin du, hegan egin dezakeen pinguinoa!. Munblek ez du uste hain pertsonai karismadunaren aurrean ezer egiterik daukan, baina gauzak okerrera doaz indar boteretsu batzuek mundua astintzen dutenean. Erikek munduko alde desberdinetako pinguinoak eta mota guztietako sekulako izakiak biltzen saiatu beharko du, Haien artean Krill, itsas elefante erraldoia, arazoa konpontzen saiatzeko.

Zuzendaria: George Miller

Iraupena: 100 minutu


 

Frontoia erabiltzeko orduen zozketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Frontoia erabiltzeko orduen zozketa

Hernaniko Udalako Kirol Sailak zera jakinarazi  nahi dio biztanleriari:

urteak daramatzagu bazkideek frontoia alokatzeko zozketa otsailean egiten. Horrela, martxotik hurrengo urteko otsailera bitarteko erabilera orduak banatzen dira. Kiroldegian egiten diren ekintza guztiak, ordea, irailetik ekaina arte izaten dira.

2011ko otsailean ez zen zozketarik egin, arazo teknikoak medio. Orain arteko prozedurari jarraituz, hil honetan egin beharko genuke bazkideek frontoia erabiltzeko orduen zozketa, baina ez da momentu egokia. Izan ere, klub federatuen entrenamendu guztiak antolatuta daude, eta zozketa horrek ordutegia aldatzea ekar lezake eta arazoak sortu.

Horregatik guztiagatik, frontoiko zozketaren data aldatzea erabaki dugu eta kiroldegian egiten diren gainontzeko ekintza guztiekin koordinatzea. Beraz, zozketa ekainean egingo da, eta zozketa horretan irailetik hurrengo urteko uztailera bitarteko orduak banatuko dira.

Besterik gabe, zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur eta ondo izan.

 
1. orrialdea 30 -tik

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
Azken hilabetea Otsaila 2012 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
2012.02.22
Zinema: Vicky Vikingoa. Thor-en mailua

Otsailak 25, larunbata: 16:30 Otsailak 26, igandea: 16:30 Lekua: Biteri Kultur Etxea... Informazio gehiago